Feeder

Galesko taldea Bilboko Kafe Antzokian izango da hilaren 29an. Grant Nicholasek, Taka Hirosek eta Karl Brazilek osatzen dute Feeder, eta indie rock eta post-grunge musika jotzen dute. 1992an sortutako taldeak sona du Erresuma Batuan; musikagatik eta ongizate ekintza askotan parte hartu izan dutelako ere bai.