Ikerketa baten arabera, fisikoki antza duten pertsonek jokabide antzekoa omen dute

Ikerketa baten arabera, fisikoki antza duten pertsonek jokabide antzekoa omen dute Esaten da guztiok dugula biki bat munduan, gure berdin-berdina dena. Antzekotasun hauek, dirudienez, ez dira soilik fisikoan behatzen, baita bizitza estiloetan ere. Hori baieztatu du ikerketa batek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fisikoki-antza-duten-pertsonek-jokabide-antzekoa-omen-dute-ikerketa-baten-arabera/@@download/image/sub-buzz-2285-1691522781-1.jpg
2024/09/12
Esaten da guztiok dugula biki bat munduan, gure berdin-berdina dena. Antzekotasun hauek, dirudienez, ez dira soilik fisikoan behatzen, baita bizitza estiloetan ere. Hori baieztatu du ikerketa batek.
Ikerketa baten arabera, fisikoki antza duten pertsonek jokabide antzekoa omen dute

Espainiako ikertzaileek egindako ikerketa batek erakusten du “bikoitzak” diren pertsonak, aurpegiera antzekoa dutenak, harrigarriki antzekoak direla bere izaera eta bizitza estiloetan ere, nahiz eta odola ez partekatu.


Gene Wilder eta Jeremy Allen White.

Ikerketa hau Cell Reports aldizkarian argitaratu  da eta itxura fisikoaren genetikaren mekanismoak ikertzeaz gain, gure fisikoaren eta jokabidearen artean ere lotura dagoela ondorioztatu du. Aurkikuntzak iradokitzen duenaren arabera, bizitza estiloaren aukeraketan ere eragina du.

Ricky Joshi buru duen ikerketak, odol loturarik eduki gabe, antzekotasun fisikoak zituzten 32 argazki pare aztertu zituen. Argazki hauek François Brunelle artistarenak dira. Brunelle honelako bikoteak dokumentatzen ari da 1999tik.


Tom Hardy eta Logan Marshall Green.

Aurpegia ezagutzeko algoritmoak erabiliz, ikertzaileek zehaztu zuten aztertutako 25 pare “oso antzekoak” zirela eta horietako erdiak puntuazio berberak eskuratu zituzten hiru algoritmotan, bikiak izango balira moduan.

Ondoren, ikertzaileak argazkietan agertzen ziren pertsonekin jarri ziren harremanetan, euren bizitza estiloari buruzko galdetegi bat erantzuteko eskatuz. DNA azterketa bat ere egin zitzaien.

Azterketa genetikoaren arabera, 16 pareetako bederatzi "oso antzekoak" bezala sailkatu ziren eta behatu zen 3.700 gene baino gehiago partekatzen zituztela, inolako senidetasunik izan gabe.


Jennifer Lawrence eta Bella Hadid.

Baina antzekotasunak ez ziren ezaugarri fisikoetara mugatu. Bizitza ohituretan ere antzekotasunak behatu ziren, adibidez tabakismoan, hezkuntza mailan... beraz, ondorioztatu da partekatutako aldagai genetikoek itxuran bezainbeste eragiten dutela jokabidean.

Zientzialariek uste dute aurkikuntza hau garrantzitsu izan litekeela zientzia forentsean. Faktore genetikoak ulertuz, DNA lagin batetik pertsonaren itxura eta bizitza estiloa ezagutu ahalko direlako.  


Zoey Deschanel eta Katy Perry.