Fontana de Trevi hurbiletik ikusi eta bertara txanpon bat jaurtitzeagatik, bi euro ordaindu beharko dira

Fontana de Trevi hurbiletik ikusi eta bertara txanpon bat jaurtitzeagatik, bi euro ordaindu beharko dira Fontana de Trevik egunero 10.000 bisitari biltzen ditu, Erromako punturik turistikoena baita. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fontana-de-trevi-hurbiletik-ikusi-eta-bertara-txanpon-bat-jaurtitzeagatik-bi-euro-ordaindu-beharko-dira/@@download/image/pexels-sebastian-luna-736234668-28428165.jpg
2024/09/24
Fontana de Trevik egunero 10.000 bisitari biltzen ditu, Erromako punturik turistikoena baita.
Fontana de Trevi hurbiletik ikusi eta bertara txanpon bat jaurtitzeagatik, bi euro ordaindu beharko dira

Orain, leku horretan pilatzen den jende kopurua kontrolatzeko, iturria bertatik bertara ikusi eta uretara txanpona jaurti nahi duenak bi euro ordaindu beharko dituela iragarri du hiriko turismo zinegotziak. 

2023an, Erroma, Europako hiririk bisitatuena izan zen. 50 milioi turista jaso zituen eta 2025erako 30 milioi gehiago espero ditu. Hori dela eta, Italiako hiriburuko udalak neurri hau ordurako indarrean jarri nahi du. 

“Esperientzia berezi, bakar eta lasaia bermatu nahi diegu bisitari guztiei. Egun, zoritxarrez, Fontana de Trevin ezinezkoa da, erabateko kaosa dago”, esan du Alessandro Onorato-k, Erromako turismo zinegotziak. 

Iturri ezaguna urrundik ikusi baino nahi ez dutenek, doan gozatu ahal izango dute paisaia ederraz. Baina eskailerak jaitsi nahi dituztenek bi euroko sarrera ordaindu beharko dute. Tarifa hau soilik turistei aplikatuko zaie, erromatarrek ez dute ordaindu beharrik izango. 

Onoratok esan duenez, “jasotako dirua lanpostu berriak sortzera bideratuko da, adibidez, bisitarien fluxua kudeatzeko langile batzuei ordaintzera eta baita monumentua zaintzeko ere”.