Futbolean, hasieratik euskaraz

Futbolean, hasieratik euskaraz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/futbolean-hasieratik-euskaraz/@@download/image/20106257629Koikili_Lertxundi_2.jpg
2012/12/13
berria
Futbolean, hasieratik euskaraz
Futbola oinarritik euskaraz titulupeko liburua plazaratu du Koikili Lertxundi Athleticeko jokalariak, futbolariek oinarri-oinarritik euskaraz egin dezaten. Koikilik Itzarri aholkularitza zerbitzua zuzentzen du eta zerbitzu horrek gidatu du proiektua. Txorierriko futbol klubek landu dute egitasmoa.

Hiztegia, beroketa fisikoa, psikomotrizitatea, teknika, taktika, estrategia, kirolaren psikologia... Hori guztia, euskaraz noski, biltzen du liburuak. 500 ale kaleratu dituzte eta Txorierriko eskoletan eta futbol taldeetan banatuko dituzte.