Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'We live in time'

‘WE LIVE IN TIME’ ⭐⭐⭐⭐ (4/5)
John Crowley
107 minutu
Streaming-ean
Bikote batek bizitako momentu, maitasun eta zorigaitzek harilkatuko dute kontaketa. John Crowley zinemagile irlandarrak, Almuten (Florence Pugh) eta Tobiasen (Andrew Garfield) istorioa aurkeztuko digu. Protagonisten bizitzako pasarteak nahasia dagoen puzzlea bailiran ikusiko ditugu. Maitemintzearen, sexuaren eta zaurgarritasun-uneen artean jauziak eginez, Crowley-k maitasunaren hauskortasuna aztertzen duen drama erromantiko oso nabarmena zuzendu du. Filmaren indarguneetako bat Pugh eta Garfield-en arteko kimika da. Jariatzen duten egiazkotasuna itzela da eta konplizitate-maila harrigarria. Bien lanari esker emozioen karrusel batera igoko zarela sentituko duzu, barrea eta negarra ez dira faltako. Filmaren kode guztiak onartuz gero, ederra eta hunkigarria irudituko zaizu, bestela ez.
Onena: Florence Pugh eta Andrew Garfield.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: Eternal Sunshine of the Spotless Mind (2004, Michel Gondry) eta (500) Days of Summer (2009, Marc Webb).