Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Sing Sing'

‘SING SING’
Greg Kwedar
105 minutu
Sing Sing izeneko espetxean kokatua, protagonistak bertako preso talde bat dira; arte dramatikoen tailerrean parte hartzen dute eta euren antzezlan propioa prestatzen ari dira. Antzerki-programa ihesbide moduko bat bihurtuko da presoentzat. Antzerkiaren botere askatzailea eta sendatzailea agerian uzten duen film aparta da. Teknikoki film xumea da, forma aldetik nahiko soila eta klasikoa. Eszenaratzearen naturaltasuna da nabarmenena, baita duen benetakotasuna ere. Egiazkotasunaren alde, handikeria artistikoak albo batera uzten ditu. Ez da espetxe-sistemari buruzko istorioa soilik, arteak bizitzak eraldatzeko duen botereari buruzko kontakizun unibertsala da. Kartzelako dramen generoari ikuspegi oso interesgarria eskaintzen dio, espetxearen helburu nagusia errehabilitazioa dela azpimarratzen duelako.
Onena: Jorratzen duen gaia.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Un triomphe (Emmanuel Courcol, 2020).