Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Celeste'
Telesail zalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesailei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
'CELESTE' ⭐⭐⭐ (3/5)
Diego San José eta Elena Trapé
6 atal
Movistar +
Celeste-k, Diego San Jose irundarraren telesail berriak –Elena Trapé-rekin batera sortutakoak–, iruzur fiskalaren gai arantzatsuari helduko dio. Fikziozko istorioa den arren, eta asmaturiko pertsonaiak, oso agerikoa da benetako kasu bat izan duela inspirazio-iturri: Espainiako ogasunak, ustezko delitu fiskalagatik, Shakira abeslaria salatu zueneko pasartea. Suspensea eta umorea oso ongi orekatzen dituen tonu nahiko berezi batean bilduta, pertsona ospetsuen jazarpen fiskalari eta botereari buruzko gogoeta egitera bultzatzen duen telesaila da. Oso erraz ikusten da; atalak bata bestearen jarraian irentsiko dituzu. Aparta da.
Onena: Gidoia eta Carmen Machi.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: Vergüenza (Juan Cavestany, 2017) eta Zodiac (David Fincher, 2007).