Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Los años nuevos'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Los años nuevos' Telesail zalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesailei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-los-anos-nuevos/@@download/image/urteberriak.png
2025/03/20

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail zalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesailei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Los años nuevos'

'LOS AÑOS NUEVOS' ⭐⭐⭐⭐⭐ (5/5)
Rodrigo Sorogoyen, Paula Fabra eta Sara Cano
10 atal
Movistar +

Hamar urte bikote baten bizitzan, hamar Gabon zahar gau eta hamar kapitulu; atal bakoitzean egun horietan gertatzen dena soilik ikusiko dugu. Premisa sinple eta zehatz horrekin, Rodrigo Sorogoyenek, Paula Fabrak eta Sara Canok sekulako harribitxia sortu dute. Ikusle gisa kapitulu bakoitzaren hasieran hasiko dugu bidaia eta, behatxulo batetik begira egongo bagina bezala, denbora-tarte horretan gertatzen denaren testigu izango gara. Gidoia biribila da; soila, zehatza, organikoa, samurra, detaile txikiz josia eta oso aberatsa. Iria del Rio eta Francesco Carril aktoreen lana ere itzela da. Bizitzari, denboraren joan-etorriari eta giza harremanei buruzko ikuspegi zehatza, sakona eta batez ere errealistagatik nabarmentzen da. Bihotza hunkitzeko eta barrenak mugitzeko gai den harribitxia.

Onena: Guztia.

Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: Before denboraren trilogia (Richard Linklater), One Day (Molly Manners, 2024) eta Normal people (Lenny Abrahamson, 2020)