Galdetegi baten arabera, gizonezkoen %36 animatzen da babesik gabe sexua edukitzera pornoa ikusi ondoren

Nondik jasotzen dugu hezkuntza sexuala? Informazio egokia al dugu?

Lovehoney britainiar marka sexualak galdetegi bat egin zuen. Helburua? Galdetegian parte hartu zutenen hezkuntza sexuala ezagutzea. Parte-hartzaileen %3k soilik esaten zuen eskolan jasotako sexu klaseak nahiko onak zirela eta gogoratzen zituztela.

Dirudienez, gehiengoak sexuaren hurbilketa praktikoa burutzen dute teorikoa baino gehiago. Pertsonek %44ak aitortu zuen sexuaz, masturbazioaz eta osasun sexualaz ezagutza izan zutela, besterik gabe, eginez, entsegu-errorea metodoaren bidez. Bikotea eta lagunak izan ziren hirugarren informazio iturri garrantzitsuena inkestatuen artean. 

TikTok-ek berak Google ordezkatu du bilatzaile moduan gazteenen artean, batez ere, informazio sexuala bilatzerako garaian: %17ak zuzenean sare sozial honetara jotzen du eduki bila, batez ere onespenaren gaiari buruzkoak bilatzeko. 

Gainera, galdetegiak aurkikuntza garrantzitsu bat egin zuen: pornografia laugarren postuan dago sexualitatez ikasteko iturri moduan. Gizonezkoen kasuan, bereziki, pornografia bigarren aukera da. %36ak baieztatzen du pornoa ikasiz ikasi duela sexualitatea.

Galdetegia pasa zitzaien gizonezkoen %46k diote pornografian ikusitako zerbait imitatzen saiatu direla benetako ekintza sexual batean eta %31k dio presionatuak sentitu direla pornografia imitatzera. 

Daturik kezkagarriena? %36 babesik gabeko harreman sexualak izatera animatua sentitu da pornoa ikusi ondoren. Inkestaren arabera, sexua pornoaren bitartez ezagutu dutenen artean gehiago probatu dute sexu gogorra, aho-sexua, asfixia eta zaplaztekoak.