Garagardoz blai Zarautzen

Garagardo Azoka antolatu dute hamargarren aldiz Zarautzen. Bihar, asteazkena, hasi eta astelehenean bukatuko da. Barricada musika taldeak zabalduko du azoka. 'El drogas'-en taldeak Zarautzen bertan eman behar du kontzertua abuztuan.


Garagardo Azoka Munoan izango da eta zabalik egongo da 12:00etatik 01:00etara bitartean. Bi menu izango dira aukeran: ukondoa edo oilaskoa saltxitxekin eta postrea. Hamaika garagardo motarekin lagundu ahal izango da menua: Guinness, Paulaner, Maes... Alkoholik gabeko garagardoa ere izango da, eta baita ura ere. Gau partean, musika izango da karpa pean, Drindots, TZ, Unsain anaiak... Ostegunean, bestalde, bertso bazkaria izango da.