Garun maskulinoa

Demagun mikrokapsula batean bidaiatzen ari zarela eta, esperma tsunamiarekin batera, baginan barrura zoazela umetokira heldu arte. Arrautza erraldoi bat aurkituko duzu bertan, zorioneko zapaburu ausart horren zain. Obuluaren azala gurutzatu eta barrura sartu den espermatozoide horren izena 'Y' bada,… 


…Sexuazio prozesuak egitura maskulinoak eratuko ditu maila gonadikoan, barruko nahiz kanpoko genitaletan, maila somatikoan eta garun mailan. Hogeita hemezortzi asteren buruan, zelula multzoa zena mutiltxo izatera pasa daiteke.
Baina garuneko zirkuitu espezifikoen garapena lehenagokoa da, aurreneko hemezortzi asteetan gertatzen baita. Lehenengo zortzi asteetan fetuaren garunak femeninoa dirudi, naturak egitura femeninoak lehenesten dituelako kontrakoa adierazi ezean. Baina, zortzigarren astean, barrabil txikiak testosterona jariatzen hastearekin batera, sexuatu gabeko garun hori maskulinizatu egingo da. Garun maskulinoaren egituraketa hasi da.

Egituraketa hau bi fasetan gertatzen da. Lehenengoan zehar, ernalketa osteko zortzigarren eta hemezortzigarren asteen artean, barrabil txikiek jariatutako testosteronak izan daitekeen mutiltxoaren gorputza eta garuna maskulinizatuko ditu, jokabide maskulinoak kontrolatzen dituzten garun zirkuituak garatuz eta beste batzuk atrofiatuz.  

Haurdunaldiaren hurrengo hilabeteetan, garunaren egituraketaren bigarren fasean alegia, bigarren hormona bat sartuko da jokoan: SIM (Substantzia Inhibitzaile Müllerianoa). Bi hormona hauek, beraz, garuna eta gorputza desfeminizatzen dute, jokabide femeninoen garun zirkuituak baliogabetuz eta genital femeninoak desagerraraziz. Ondoren, genital maskulinoak garatuko dira eta, testosteronaren nahiz SIMaren eraginez, esploratze joeraren, kontrol motore eta muskularraren nahiz joko zakarraren oinarrizko garun zirkuituak finduko dira.

Jaio ondoren eta lehenengo urtean zehar, zientzialariek 'Haurtzaroko pubertaroa' deitzen duten aro horretan zehar, mutiltxoek helduek duten testosterona maila bera izaten dute. Honek muskuluak estimulatzen ditu garatu daitezen eta trebetasun motoreak hobetzen ditu joko zakarrerako prestatuz. Urtebete hau pasatuta, testosterona maila jaitsi egiten da, baina SIM hormonak altu jarraitzen du, bat eta hamar urte bitartean. Garai honi 'Gaztaroko geldialdia' deitu izan diote zientzialariek eta oraingoan SIM hormonak betetzen du lehenago testosteronak izandako funtzio bera.

Hala, lehen hezkuntza garaian garun maskulinoak indar frogak gainditu beharra sentitzen du. Horregatik, kasu askotan, mutilen arteko jolasak borrokak izaten dira eta, helduen aldetik jokabide desegoki moduan ikusten baldin badira ere, indar eta hierarkia froga gisa ulertzea komeni da. Garai honetan, nork bere mugak esploratzea, mugimendua, arriskua eta lehia izaten dira mutikoen interesgune.

Izan ere, garun maskulinoaren sexuazio prozesuak jokabide espezifikoak eragiten ditu adin eta garai bakoitzean. Hortaz, mutikoaren garun esploratzailea nerabezaroan lo gutxi egin, arriskuak bilatu eta nazkatuta biziko den burmuina izatera pasako da. Eta etorriko dira, baita ere, garun maitalea, seme-alabak maite dituen aitaren garuna, hierarkiarekin obsesionatuta dagoen garun oldarkorra eta soluzio arinak bilatzen dituen garun emozionala ere. Ez ahaztu, bestalde, hezkuntzak eta esperientziak aldez aurreko ezarpen biologikoak aldarazi ditzaketela.

JOLASERA!



Mihiaz erabiltzeko bibragailua
Klitoria mingainaz laztantzeko balio duten bibragailu bat baino geghiago dugu aukeran denda erotikoetan. Mingainean edo ahoan jartzeko diseinatuta daude eta material ezberdinez eginak. Bikotekide bakoitzak mihiaren mugimenduei bere gustuko erritmoa bilatzea interesgarria izan daiteke. Gainera, gogoratu bibragailu honek gorputzeko beste atal asko laztantzeko balio duela eta hatzetan jarrita ere erabil daitekeela. Tamaina txikia dutenez, uneoro gurekin eraman ditzakegu.

Proba ezank