Gasteizko Gazte Klik Klak lehiaketako lau irabazleen lanak bildu dituzte erakusketan

Gasteizko Gazte Klik Klak lehiaketako lau irabazleen lanak bildu dituzte erakusketan Tetrapack erakusketa kolektiboaren hamalaugarren edizioko obrak ekainaren 25era arte bisitatu ahal izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-gazte-klik-klak-lehiaketako-lau-irabazleen-lanak-bildu-dituzte-erakusketan/@@download/image/WhatsApp-Image-2023-05-23-at-11.44.34.jpeg
2023/05/25
Tetrapack erakusketa kolektiboaren hamalaugarren edizioko obrak ekainaren 25era arte bisitatu ahal izango dira.
Gasteizko Gazte Klik Klak lehiaketako lau irabazleen lanak bildu dituzte erakusketan

2022ko Gazte Klik Klak deialdian irabazle izendatutako Ainhoa Garcia de Cortazar Matias, Lucia Jayo Altamirano, Oscar Golpe Manuel eta Rafael Hernandez Jimenez Tetrapack sormen prozesu artistikoan murgilduta ibili dira hainbat hilabetez, hiriko argazkigintzaren eta ikus-entzunezkoen testuinguruaren talde-ikuspegia garatzeko asmoz. Erakusketan ikus daiteke orain prozesu horren emaitza. 

Artista gazteak Yone Estivariz Urraca eta Sara Berasaluze Duque argazkilarien laguntzaz aritu dira lanean. Ikus-entzunezkoetan aritzen diren beste hainbat aditurekin osatu dute formakuntza, Nagore Legarreta, Maider Jimenez, Laura C. Vela eta Jon Cazenaverekin hain zuzen ere. 

Tetrapack 2023 erakusketaren ardatza “neutroa” kontzeptuaren ingurukoa da. Artista bakoitzak bere begiradatik landu du kontzeptua Mirar sin ver, You’ll Never Guess, A Tiempo Cambiado eta Rompes el tiempo por mirarlo izeneko lanetan.

Erakusketa Amarica Aretoan egongo da ikusgai ekainaren 25era arte, aretoaren ohiko ordutegian: asteartetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Gazte Klik Klak deialdia, eta ondorengo Tetrapack sormen prozesua, argazkilaritza eta ikus-entzunezkoak maite dituzten 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, artista gazteei Gasteizko arte-zirkuituan murgiltzeko aukera emateko helburuz.