Gaur hasiko da Errenteriako Atlantikaldia jaialdia

Gaur hasiko da Errenteriako Atlantikaldia jaialdia Musika eta dantza emanaldiez gain, gastronomia, kirola, poesia eta bestelako alorrekin loturiko ekintzak izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-hasiko-da-errenteriako-atlantikaldia-jaialdia/@@download/image/ATL_Eragileekin-argazkia-scaled.jpg
2024/09/19
Musika eta dantza emanaldiez gain, gastronomia, kirola, poesia eta bestelako alorrekin loturiko ekintzak izango dira.
Gaur hasiko da Errenteriako Atlantikaldia jaialdia

Gaur hasiko da Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren hamaikagarren edizioa eta Artxipelagoa izango da leloa. "Hamaika hitzaren euskarazko esanahia zenbaki hutsetik haratago doa. Hamaika aniztasuna da; eta hain justu, hori da Atlantikaldiaren oinarria. Hamaika emanaldi, hamaika sorkuntza, hamaika harreman, hamaika emozio, hamaika eragile… Horiek guztiek osatzen dute jaialdia; guztien artean osatzen dute artxipelago eder bat”, azaldu dute.

Ohiko moduan, lau gune nagusi izango ditu jaialdiak: oholtza nagusia izango den Itsasargi Nagusia; emanaldi intimoagoak eskainiko dituen Herriko Plaza; Kalekaia artista urbanoentzako espazioa; eta Herrixka, jarduera parte hartzaileetarako gunea. Azken hau gastrogune ere izango da eta eskaintza gastronomikoa izango dute bertan.

Musikari dagokionez, honako taldeek hartuko dute parte, besteak beste: Morgane Ji, Iseo & Dodosound, La Otra, Esanezin, La Txama, Bichos Raros, Bele, Azul Ferreira, The Donkey Riders, Ane Martija, Kbless DJ set, Akaleia, Ganibet, Safu, DJ Reimy, Elh Malick, Samba Badago, High Alai DJ set, Rig3l, Sotoalde, Lamia Mari eta DJ Katanga.

Bestetik, Herri Arte Eskolak Asturiasko lau artistarekin martxoan egindako elkartrukearen emaitza ere taularatuko dute, Asturiar konexioa izenekoa. Musika Bandak, berriz, Celtic Tides ikuskizuna emango du larunbatean.

Itsas Elkarrizketetan, berriz, euskal artistak eta nazioartekoak igoko dira oholtzara elkarrekin: Julen Achiary eta Maddi Oihenart, La Furia, eta Safu izango dira eta, haiekin batera, Cocanha, Francisco el Hombre eta Queralt La Hoz. 

Musika eta dantzaz gain, poesia, gastronomia, haur eta helduentzako tailerrak, surf ikastaroak, bisita gidatuak, bertso saioa... izango dira.

Hemen kontsulta daiteke egitarau osoa.