Gaur hasiko da Pasaiako Dantza Festibala

Gaur hasiko da Pasaiako Dantza Festibala Bertako dantza eskolen emanaldiak eta profesionalenak izango dira ikusgai gaurtik igandera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-hasiko-da-pasaiako-dantza-festibala/@@download/image/pasaia dantza festibala.png
2022/06/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bertako dantza eskolen emanaldiak eta profesionalenak izango dira ikusgai gaurtik igandera.
Gaur hasiko da Pasaiako Dantza Festibala

Hamasei dantza ekitaldi eskainiko dira Pasai Antxoko kaleetan lau egunetan, eta hamaika konpainia profesionalen lanak eta herriko elkarte eta dantza eskolen emanaldiak uztartuko dituzte. 

Gaur sortzaile berrien txanda izango da eta honako ikuskizun hauek izango dira ikusgai: Clarissa Costagliola eta Stefano Matielloren Entre el vínculo y la ruptura, Borja Bordonaberen Sólo, eta Cía. Analogicaren Lo que pasa mientras

Bihar, ostirala, Bilaka konpainiaren Basaide emanaldia izango da. Zuberoko mendietan arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaide, eta haren berrinterpretazioa den dantza pieza eskainiko dute. Eneko Gilek egin du koreografia eta Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga Capdequi, Oihan Indart Salbide, eta Aimar Odriozola arituko dira dantzan. 

Haatik konpainiaren Ur emanaldia ere ikusi ahal izango da. Aiert Beobidek zuzenduta, Koldo Izagirren gidoiarekin, eta Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, eta Nagore Zabala dantzariak izango dira oholtzan. 

Ostirala amaitzeko, Zo Zongo-ren Kolpez Blai eta Bamboo Dance-ren Idiotas eskainiko dituzte. 

Larunbata, berriz, bete-betea izango da: dantza familian tailerra, herri dantzak, Iker Murillo Studio 24ren erakustaldia, Alkartasuna Dantza Taldeko txikienen emanaldia, Mikel Aristegiren Ouveo, LaRutan-en Etxea, eta Harrobi dantza bertikalaren Harria herria

Azkenik, igandean, Iker Murillo eta Vitali Safronkinek gidatutako dantza eskolako ikasleek ikasturtean zehar barra klasikoan landutakoa erakutsiko dute. 7 urtetik 21 urtera bitarteko ikasleek eta balleta ikasten duten helduek ere parte hartuko dute. Hika eta Oinkari taldeen Gazte ikuskizunak itxiko du festibala.