Gaur izango da Algortako Bertso Jaialdi Mundiala

Sei bertsolari arituko dira kantuan.

Bertso Jaialdi Mundialaren 26. edizioa izango da gaur, 19:00etan, Algortako Muxikaberrin. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Joanes Illarregi, Paule Loizaga eta Sustrai Colina bertsolariak arituko dira kantuan.

Online gonbidapenak agortu egin dira baina 17:45etik aurrera gonbidapen gutxi batzuk egongo dira txarteldegian. Mugikortasun urriko pertsonentzako gonbidapenak ere izango dira.

Online gonbidapenak hartu eta joaterik ez dutenei, gonbidapenak ALBEren emailera  (albegetxo@gmail.com) edo whatsappera (605704385) berbidaltzeko eskatu diete antolatzaileek. Hartara, sarrera lortu ez duen norbaiti aukera emango diote. 

Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta Muxikebarriko ateak 18:15ean irekiko dira.