GAZTEZULO 200. ZENBAKIRA IRITSI DA!

GAZTEZULO 200. ZENBAKIRA IRITSI DA! GAZTEZULOn ospakizun garaia dugu; aldizkariak 18 urte bete ditu eta 200. zenbakia kioskoetara iritsiko da bihar, azaroak 9. Ospatu gurekin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulo-200-zenbakira-iritsi-da/@@download/image/Captura de pantalla 2018-11-05 a las 12.17.56.png
2018/11/08
GAZTEZULOn ospakizun garaia dugu; aldizkariak 18 urte bete ditu eta 200. zenbakia kioskoetara iritsiko da bihar, azaroak 9. Ospatu gurekin!
GAZTEZULO 200. ZENBAKIRA IRITSI DA!

GAZTEZULOk 18 urte bete ditu; adin nagusiko bilakatu gara! Horrekin batera, 200. zenbakia kioskoetara iritsiko da azaroaren 9an. Gaur egun, paperezko edukiek bizi duten egoera zaila dela eta, ospatzeko moduko zifra iruditzen zaigu, hori dela eta hainbat ekintza eta ezusteko antolatu ditugu. Batetik, 200. aldizkaria mardulagoa izango da, atal bereziak izango ditu eta azaleko protagonistak irakurleek aukeratuak izan dira.

Ospakizuna erabat borobiltzeko GAZTEZULO 200 festa ere antolatu dugu Bilboko Kafe Antzokian. Egungo euskal eszenan entzutetsuak diren musikariekin batera eta beste hainbat sorpresa ere egongo dira.


Argazkilaria: Anaitze JL Photo

ALDIZKARIA

KOLABORATZAILEAK
Aldizkaria berezia izango da eta mardulagoa izateaz gain –62 orrialde izatetik, 104 izatera–, kirolean, kazetaritzan, zineman, telebistan, irratian, modan, arte eszenikoetan, argazkilaritzan, komikigintzan, genero aniztasunean, bertsolaritzan,
musikan, sukaldaritzan eta literaturan erreferente diren pertsonek beren hondar alea jarri nahi izan dute, 200. hau bildumazaleen
altxor txiki batean bilakatzeko. 60 izen bildu ditugu guztira, –28 gizonezko eta 32 emakumezko– eta beraien testu, irudi eta ilustrazioei esker patxadaz irakurtzeko eta gozatzeko aldizkaria osatu dugu: Markel Alberdi, Irene Paredes, Asier Illarramendi, Aitzol Atutxa, Ianire Elorriaga, Mikel San Jose, Xabier Madariaga, Ane Irazabal, Lander Arbelaitz, Mikel Ayestaran, Karlos Zurutuza, Jose Mari Goenaga, Miren Gaztañaga, Maider Oleaga, Koldo Almandoz, Lara Izagirre, Mikel Pagadi, Aitziber Garmendia, Nerea Alias, Anabel Arraiza, Maider Segurola, Itziar Alduntzin, Ainhoa Vitoria, Maite Bidarte, Ibon Fernandez, Katalin Antxia, Maite Eskarmendi, Modaliburua, Ander Lipus, Oier Guilen, Kepa Errasti, Shakti Olaizola, Yllenia Baglieto, Josebe Iturrioz, Julen Figueras, Aingeru Mayor, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Eneritz Furyak, Joseba B. Lenoir, Amancay Gaztañaga, Xabi Bandini, Olatz Salvador, Pagotxakoak, Oraitz Gartzia, Aizpea Oihaneder, Mutiloako Ostatua, Katixa Agirre, Kirmen Uribe, Beñat Sarasola, Itxaro Borda, Iban Zaldua, Jasone Osoro, Iñaki Martiarena ‘Mattin’, Mikel Antero, Ainara Azpiazu ‘Axpi’, Galder Izagirre, Irantzu Pastor eta Karobiphoto.


PROTAGONISTAK: ALTSASUKO GURASOAK
Irakurleen fideltasuna eta maitasuna saritzeko, azaroko 200. zenbakiko azala nor izango zen erabakitzeko ardura beraien esku utzi genuen, sarean bozketa bat zabalduz. Ehunka proposamen jaso ostean, lau izan ziren bozka gehien jaso zituztenak: Mikele Grande, Aitziber Garmendia, GAZTEZULOko lantaldea eta Altsasuko Gurasoak. Lehia bizia izan da, baina azkenik bozka gehien jaso dutenak Altsasuko Gurasoak izan dira.
Gure Etxea izeneko egoitzan elkartu ginen Amaia Amilibia, Gotzon Urrizola, Edurne Goikoetxea eta Bel Pozuetarekin. Elkarrizketan zehar, barreak, isiluneak eta malkoak egon ziren, emozio zurrunbilo etengabean. Beraiekin egun osoa igaro ostean esan dezakegu gogorra izan zela baina aldi berean polita eta batez ere oso aberasgarria. Emozio horiek elkarrizketa irakurtzean sentitzen direlakoan gaude eta beraz, irakurleek, elkarrizketa mamitsua eta oso gertukoa irakurtzeko aukera izango dute.

Argazkilaria: Anaitze JL Photo


ATZERA BEGIRA
GAZTEZULOko langileak: Erraza dirudi zenbakiez hitz egitea. 18 urte eta 200. zenbakia. Zailagoa da ordea zenbaki horiek atzean izan duten lantalde eta kolaboratzaileei eskerrak emateko hitz egokiak aurkitzea. Horregatik, orrialde berezi hauen artean urte guzti hauetan zehar proiektu honen parte izan direnoi ere keinu txiki bat egin nahi izan diegu.
Zuzendariak, erredaktoreak, diseinatzaileak, administrariak, kudeatzaileak, publizitate arduradunak...
Azala izan direnak: Hilabetez hilabete 200. alera iritsi arte aurpegi ugari azaldu dira gure aldizkarian. Beraiek izan dira hein handi batean gaur egun garena izateko bidea markatu digutenak. Elkarrizketa horietan ikasi dugu talentudun izenenen atzean benetan ezagutzea merezi duten pertsonak daudela. Eta hori, ezin da zenbaki bidez azaldu, ezta diruz ordaindu ere. Horregatik azala izan diren pertsonekin mosaiko-bilduma bat osatu dugu.


Argazkilaria: Galder Izagirre @diapositivisme_studio

FESTA
GAZTEZULO 200 festa antolatu dugu ospakizuna erabat borobiltze aldera, euskal eszenan entzutetsuak diren musikariekin batera eta Kafe Antzokian bertan beste hainbat sorpresa ere egongo dira. Festa hori iragartzeko gainera, Olrait Studio-ko Beñat Rodriguezek diseinatu duen poster esklusiboa erabiliko dugu.

BI KEINU GARRANTZITSU IZANGO DITUGU
Eraso Sexisten Aurkako Eguna: Azaroaren 25a, Eraso Sexisten Aurkako Eguna dela kontuan izanik, musikariek salaketa ozen eta irmo bat jaurtitzeko erabiliko dituzte euren mikrofono eta musika-tresnak.
%5 Altsasuko Gurasoentzat: Irakurleek aukeratutako protagonistei omenaldia
edo keinua egin nahi izan diegu, eta festaren sarrerak balio dituen 10 euroetatik %5 ALTSASUKO GURASOENTZAT bideratuko dugu. Norbaitek festara joaterik ez balu, lasai! ZERO SARRERA jarri baitugu salgai; hala, sarrera hau erosita, zuen dirua zuzenean Altsasuko Gurasoei eta GAZTEZULO proiektuari laguntzeko bideratuko da.