XI. GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA MARTXAN!
Hiru, bi, bat... filmatzen!
Hemen da urte osoa itxoiten ari zinen unea:
XI. GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA!
Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!
LANAK ENTREGATZEKO EPEA
Bideoak apirilaren 6tik maiatzaren 22ra aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu.
NOLA PARTE HARTU?
1. FORMULARIOA BETE HEMEN.
2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali web@gaztezulo.eus helbidera.
3. Ikusleen botoak eta iruzkinak maiatzaren 22a arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo etagaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!
Ze baldintza bete behar dituzte lanek?
Aurkezten diren bideoek aurten errodatuak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.
Iraupena
Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutu (kredituak barne).
Gaia
Nahi duzuna konta dezakezu, mugarik ez!
Objektua
Film labur bakoitzean GAZTEZULO PAPEREZKO aldizkaria, aldizkari DIGITALA edota GAZTEZULO.EUS webgunea azaldu behar dira (zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisa).
Hizkuntza
Bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, kartelak, elementu grafikoak...), honek EUSKARAZKOA behar du izan. EZ DUGU ONARTUKO baldintza hau betetzen ez duten bideorik.
EPAIMAHAIA
Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aurtengoan Olatz Beobide Egaña aktorea eta zinema-antzerki zuzendaria, Sara Hernandez Askasibar, Zinea.eus atariko kritikaria eta Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzuneko koordinatzailea eta Xabier Landabidea Urresti -@txerren- Deustuko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea izango ditugu lan hori burutzen.
SARIAK
1. SARIA: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.
2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.
IKUSLEEN SARIA: webgunean maiatzaren 29an 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.
JARRI MARTXAN!
SARI POTOLOAK DITUZU ZAIN!
OINARRIAK DESKARGATU (PDF)