Geneen mutazioak

Geneen mutazioak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/geneen-mutazioak/@@download/image/marsella_1391438359.jpg
2014/02/10
albiste-laburra
Geneen mutazioak
Marseillan sei emakume bortxatu zituen gizon berberak 2012an, eta biktimei erasotzailearen deskribapena eskatu zietenean, poliziak erraz topatu zuen emandako datuekin bat egiten zuen pertsona. Kasua, aldiz, ikaragarri zaildu zitzaien gizon hark biki bat zuela jakinarazi zienean, berarekiko berdin-berdina zen bikia, gainera, eta biek erasorik egin ez zutela adierazi zuten komisarian. DNA frogak egin zizkieten orduan, baina ikerlariek ezin izan zituzten bien genomak bereizi. Orain, ostera, Alemaniako Eurofins laborategiak egindako aurkikuntzari esker, geneen mutazio txikiak atzemateko gai den teknologia baliatu ahal izango dute kasua behingoz argitzeko.