Getxoko 22. Komiki Azoka hasiko da gaur

Getxoko 22. Komiki Azoka hasiko da gaur Saltokiak, aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta erakusketa antolatu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/getxoko-22-komiki-azoka-hasiko-da-gaur/@@download/image/Pantaila-argazkia 2024-09-27 074150.png
2024/09/27
Saltokiak, aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta erakusketa antolatu dituzte.
Getxoko 22. Komiki Azoka hasiko da gaur

Getxoko Komiki Azokaren 22.edizioa egingo dute gaurtik igandera, eta 40 saltoki jarriko dituzte Areetako Geltokia plazan eta Romoko Ibaiondo kalean. Horretaz gain, Romo Kultur Etxean hainbat ekintza izango dira, dohainik.

Hainbat artista izango dira azokan: Carla Berrocal, Jaime Martín, Cristina Durán, Gabriel Hernández Walta, Pedro Camello, Sole Otero, Aneke, Miguel Ángel Giner Bou, Marina Sáez, David Lafuente eta aurtengo ekitaldiko kartelaren egilea den Álex Orbe. Argitaletxeek gonbidatutako egileek ere parte hartuko dute.

Liburu-dendek, argitaletxeek, merchandising-establezimenduek eta fanzineek jarriko dituzte postuak, jendeak azken nobedadeak eskuratzeko, bere serieak osatzeko eta komiki zaharrak eta bildumagile-aleak erosteko. Komikigintzaren munduarekin zerikusia duten era guztietako artikuluak izango dira bertan.

Romo Kultur Etxean nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak, tailerrak eta erakusketa izango dira. Sinadura-txandak ere egingo dituzte, kultur etxean zein salmenta-postuetan. Areetako Geltokia plazan ere izango dira ekintzak, hala nola tailerrak eta familientzako instalazio bat.

Sorginen inguruko erakusketa ere bisitatu ahal izango da kultur etxean. Komikiari, diseinuari eta ilustrazioari lotutako 24 emakume artistaren lanak bildu dira, sorginaren figura omentzeko. Besteak beste, Higinia Garay, Ane Pikaza, Josune Urrutia, Susanna Martin, Raquel Meyers, Ana Galvañ eta Roberta Vázquez artisten lanak daude erakusketan.

Hemen kontsulta daitezke komiki azokari buruzko xehetasun guztiak.