GIB-a zuen hirugarren pazientea sendatu da

Kasu honetan, 53 urteko gizona da, ama zelulak ordezkatzeko tratamendua jaso duena 10 urtetan zehar. Beste bi paziente erabat sendatuak "Berlineko pazientea" eta "Londreseko pazientea" izenez ezagutzen dira.
Düsseldorfeko pazienteak ama zelulen transplantea jaso du 2013tik zuen leuzemia tratatzeko eta ordutik GIB-1en ezabapen iraunkorra behatu zaio. Hain da horrela, pazienteak sendagaiak utzi eta lau urtera ere honen eragina mantentzen zela.
Tratamendu hau minbizi mota batzuk tratatzeko erabili ohi da, odol transferentziak eginez. Orain arte ikusi ahal izan denaren arabera, tratamendu hau eraginkorra dela GIBa duten pazienteen artean.
"Espero dut mediku hauek orain arreta gehiago eskuratzea egin duten lanagatik" esan du pazienteak. Ikerketaren autoreek Nature aldizkarian ondorioztatu dutenez tratamendu hau arrisku handikoa da oraindik eta paziente gutxi batzuentzat soilik da aukera bat. Alta, etorkizunean irtenbide bideragarriagoa bilatzeko bidea irekiko duela argi dute.