Giphy, Snapchat eta Twitter baino boteretsuago

GIF bilatzaileak 200 milioi erabiltzaile erregistratzen ditu egunero.

Giphy, lau urteko GIF bilatzaileak, Snapchat eta Twitterreko jarraitzaile kopuruei aurrea hartu die; nahiz eta ez duen horrenbesteko fama sare sozialetan, egunero 200 milioi erabiltzaile jasotzen ditu GIF plataformmak, Hipertextual-ek argitaratu duenez.

Arrakastaren gakoa Facebookek, iMessagek eta Twitterrek berak dute; hain zuzen, GIFak sare sozialetan erabiltzeko, plataformek Giphyra bideratzen dituzte erabiltzaileak. Gainera, Giphyk erraztasun handiak ematen ditu GIFak moldatu eta edozein plataformatan partekatzeko.