Giza garunean pilatzen diren mikroplastikoen kopurua %50 hazi da azken zortzi urteetan

Giza garunean pilatzen diren mikroplastikoen kopurua %50 hazi da azken zortzi urteetan Mikroplastikoak gure garunera iritsi dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giza-garunean-pilatzen-diren-mikroplastikoen-kopurua-50-hazi-da-azken-zortzi-urteetan/@@download/image/pexels-shvetsa-4226119.jpg
2024/08/29
Mikroplastikoak gure garunera iritsi dira.
Giza garunean pilatzen diren mikroplastikoen kopurua %50 hazi da azken zortzi urteetan

Mikroplastikoek gure ingurumena eta gure gorputza inbaditzen jarraitzen dute, berezi gure garuna. Mexiko Berriko unibertsitateak burututako ikerketa berri baten arabera, garuneko pisuaren %0,5 plastiko partikula ñimiñoez osatuta dago.

Aurkintza hau 2016-2024 bitarteko gorpuetako giza garunak aztertzen jakin ahal izan da. Konturatu ziren denboraren joanean mikroplastiko kopurua hazi egin zela eta garunean pilatzen zirela gehienak. 2024an, 2016arekin alderatuta, garunean %50 mikroplastiko gehiago zegoen.

Garunean pilatzen diren plastiko partikula hauek Alzheimerra bezalako gaixotasunen gorakadarekin lotura izan lezakete, baita garun nahasteekin eta bestelako dementziekin.

“Nahiko kezkagarria da. Sekula irudikatu duguna baino mikroplastiko gehiago daude gure garunean, ez dakit zenbat plastiko gehiago jasan dezakeen gure garunak arazo larriak sortu aurretik” esan du Matthew Campen-ek, ikerketaren autore nagusiak.

Plastikoa arazo larriak sortzen ari da gure organoetan eta osasunean. Azkenaldiko gaixotasun kronikoekin lotuta dago, DNAn kalteak eragin ditu, nahaste metabolikoak, erantzun immunitarioaren efektu negatiboak…

Plastikotik ihes egitea ia ezinezkoa bada ere, adituek material honen erabilera murrizteko gomendatzen dute: ekidin plastiko ontzietan dauden elikagaiak ontzi horietan bertan berotzea eta, erabili eta botatzeko plastiko gutxiago kontsumitu.