Glutenaren aurkako guda zentzugabea?

Glutenaren aurkako guda zentzugabea? Zeliakoek ez dute beste erremediorik, baina azkenaldian, beharrik izan gabe, glutenik gabe jaten hasi dira asko eta asko, osasuntusagoa delakoan; hala ote da? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/glutenik-gabeko-elikagaiek-ezkutatzen-dutena/@@download/image/gluten-free.jpg
2018/04/25
berria
Zeliakoek ez dute beste erremediorik, baina azkenaldian, beharrik izan gabe, glutenik gabe jaten hasi dira asko eta asko, osasuntusagoa delakoan; hala ote da?
Glutenaren aurkako guda zentzugabea?

Zoritxarrez, urtero %15 igotzen da zeliakoak direnen kopurua, eta geroz eta zabalduagoa dago glutenarekiko intolerantzia. Ez da erraza glutenik gabe bizitzea; uste baino elikagai gehiagok dute glutena, eta soilik norberak edo gertukoren batek jasaten duenean konturatzen gara zenbat elikagai eta edari dauden debekatuta zeliakoentzat. Paraleloki, geroz eta gehiago dira glutenik gabe ekoitzitako produktuak; egun, zeliakoek glutenik gabeko ogia, garagardoa edota pasta aurkitu dezakete supermerkatuan. Hori bai, produktu horiek garestiagoak dira, eta gainera, glutena ordezkatzeko bestelako elementu batzuk txertatzen dizkiete.

 

Hori da beharrik gabe glutena zokoratzen duten askok ez dakitena; azkenaldian oso modan jarri da glutenik gabe bizitzea, nahiz eta glutenari alergiarik ez izan. Bada glutenik gabe bizitzea osasuntsuagoa dela uste duenik, baina hori ezbaian jarri dute osasun adituek; izan ere, glutenik gabeko elikagaiek bestelako gehigarriak dituzte, eta beti ez dira osasunerako egokienak izaten. 

 

 

Ikerketen arabera, zeliakoak loditu egiten dira glutenik gabeko jakiak kontsumitzen hasten direnean; horrekin batera, kolesterola igo egiten da eta baita triglizeridoak ere. Hori jakinda, zentzurik ba ote du beharrik gabe glutenik gabe bizitzea?

 

Glutenaren aurkako modan, saltzeko produktu berri bat asmatu dute; glutenik gabeko xanpua. Glutenak digestio aparatuari eragiten diola jakinda, zentzua ikusten al diozue? Zer uste duzue?