Gona ala galtza, nahi bezala jantzi!
St. Brigid’s National lehen hezkuntzako eskola Greystonesen aurkitzen da, Irlandan. Bertan, neska-mutilek askatasuna dute uniformea nahieran janzteko; hala, mutilek gona jantzi dezakete, eta neskek galtzak. Eskolako arduradunek ahobatez onartu dute uniformearen bi aukerak genero bereizketarik gabe eramateko aukera.
Hasieran, generorik gabeko uniformea diseinatzeko aukera hausnartu zuten arren, arduradunen esanetan ikasleentzat positiboa da gona eta galtza aukera bezala eskaintzea; hala, beren identitatea eraikitzen hasi direnek askatasun handiagoa izango dute identifikatzen direnaren arabera janzteko. Helburua, eskola esperientzia zoriontsua izatea.
GENERORIK GABEKO KOMUNAK
Ez da eskola honetan abiatu duten aldaketa bakarra. Aurki, komunak ez dira generoz bereiztuko, eta horren ordez, neutroak izango dira.
GONAK, BEROARI AURRE EGITEKO
Iaz, Erresuma Batuko ikastetxe batean, guraso batek kexa jarri zuen mutilen uniformea galtza luzez egina zegoelako, eta udan sekulako beroa jasan behar zutelako, neskek ez bezala. Ikastetxeko arduradunek gona erabiltzeko baimena eman zieten mutilei. Erresuma Batuan duela bi urtetik badira genero neutroko uniformeak dituzten eskolak, eta geroz eta ugariagoak dira. Gurean, oraindik ere badira neskei gona eta mutilei galtza janztea derrigortzen dieten eskolak.