'Green Sormena': artearen, teknologiaren eta jasangarritasunaren arloetan praktika artistikoak esploratzeko programa, Bilboko gazteentzat

'Green Sormena': artearen, teknologiaren eta jasangarritasunaren arloetan praktika artistikoak esploratzeko programa, Bilboko gazteentzat 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako esperientzia teorikoa eta praktikoa eskaintzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/green-sormena-artearen-teknologiaren-eta-jasangarritasunaren-arloetan-praktika-artistikoak-esploratzeko-programa-bilboko-gazteentzat/@@download/image/Alizee-Armet-_-Ars-Electronica.jpg
2024/10/18
18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako esperientzia teorikoa eta praktikoa eskaintzen du.
'Green Sormena': artearen, teknologiaren eta jasangarritasunaren arloetan praktika artistikoak esploratzeko programa, Bilboko gazteentzat

Green Sormena -  Artea, teknologia eta jasangarritasuna ekimenak ekintzailetza sustatu nahi du 18 eta 35 urteko gazteen artean, eta horretarako, gogoeta eta kontaktu praktikoa uztartuko ditu, aipatutako hiru arlo horiekin lotuta.

Programa La Perreran gauzatuko dute, hiru fasetan. Hasteko, Talk&Show-ak egingo dituzte urriaren 22an. Bertan, performanceak, hitzaldi ireki bat eta soinuak izango dira, teknologia eta jasangarritasuna gaitzat hartuta. Ce Pams-ek itsasoko olatuak hurbilduko ditu; Ra Asensik poesia eta gorputza, teknologiak eta natura elkartuko ditu, eta Efe Ce Ele-k material biologiko eta begetala baliatuz zuzeneko musika eta bisualak sortuko ditu.

Bestetik, 3 Lab garatuko dira La Perreran, artistek eta profesionalek gidatuta, beren lanak eta prozesuak partekatzeko eta nola gauzatzen dituzten erakusteko.  Laborategiak doakoak izango dira dira, aldez aurretik izena emanda. Honako hiru hauek izango dira: azaroaren 9an (10:00-13:45), Fungical Language: mintzaira fungikoaren hastapenak; azaroaren 16an (10:00-13:45), Imajinario jasangarriak adimen artifizialarekin; eta azaroaren 30ean (10:00-13:30/17:00-19:00), Guerrilla Mapping-Videomapping jasangarria.

Azkenik, deialdi irekia egingo da artearen, teknologiaren eta jasangarritasunaren arloan lan egiten duten proiektuetarako.  Proiektuak aurkezteko epea urriaren 28tik abenduaren 1era izango da, inprimaki baten bidez, eta gazteria@bilbao.eus helbidera bidali beharko dira. Epaimahaiak bi proiektu aukeratuko ditu aurkeztu direnen artean. Hautatutako ekimenei banakako laguntza emango diete Estudio Gheada estudioko profesionalek, 2025eko apirilaren erdialdera arte, eta mentoringa, erreferentziak eta sektoreko profesionalekiko harremana eskainiko dizkiete. Gainera, laguntza ekonomikoa ere izango dute, gehienez 3.000 eurokoa proiektu bakoitzeko, ekimena garatzeko, jardueretarako eta materialetarako.