Groenlandiako arroila

Groenlandiako arroila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/groenlandiako-arroila/@@download/image/datu_dantza_arr_1380713830.jpg
2013/10/07
albiste-laburra
Groenlandiako arroila
800 metro sakon eta 750 kilometro luze da Bristolgo Unibertsitateko zientzialari talde batek Groenlandiako izotz geruzaren azpian aurkitutako arroila. Coloradoko Arroila Handiarekin alderatu dute Science aldizkarian argitaratutako artikuluan, eta uhartearen iparraldetik erdialderaino doa. Ustez, izotz geruza eratu baino lehenagokoa da, eta uharteko urak Ozeano Artikora irteten ziren bertatik orain dela lau milioi urte.