Gustura heldu ohekideari

Norbaitekin goxo-goxo ohean kiribilkatuta lo geratu eta azpiko besoa non sartu ez dakizula aurkitu zara behin baino gehiagotan? Hala bada, Mehdi Mojtabavi diseinatzailearen asmakuntza zeuretzako egina da. Koltxoiak sarbide batzuk ditu goikaldean besoa lasai asko sartu ahal izateko. Eta behekaldean ere bai, oin puntak behera begira lo egitea gustuko dutenek ere behar bezala atseden har dezaten!