Haevnen

Anton Afrikan ari da mediku lanetan, eta emazte Marianne eta seme Elias bakarrik bizi dira Danimarkan. Eskolan ikaskideekin arazoak ditu Eliasek eta Christian izeneko ikasle berriaren lagun egingo da; Christianek bere beldurrei aurre egiteko indarkeria erabiltzen du eta Elias zurrunbilo berean sartuko du. Ingelesez besteko filmik onenaren saria jaso zuen Oscarretan zein Urrezko Globoetan.