Hainbat film emango dituzte Iruñeko udako Golem zikloan
Udako Golem zikloa martxan da Iruñean, eta edizio hau Aki Kaurismäki finlandiarrari eskaini diote. Haren zortzi film, argitaratu gabekoak, sartu dituzte programazioan. Bestetik, denboraldi honetan estreinatu ezin diren filmak ere proiektatuko dituzte, abuztuaren 31ra bitarte.
Asteburu honetan finlandiarraren Ariel (1987) filma emango dute, eta, harekin batera, Leningrad Cowboys: Those Were the Days (1991) film laburra. Roter Himmel film alemaniarra ikusteko aukera ere izango da, eta Los Colonos pelikula txiletarra.
Datozen asteetan honako film hauek ere emango dituzte, besteak beste: As Neves, Aisha, Samsara, Not a pretty picture, eta Juha.
Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak 5,40 euroko prezioa du.
Hemen kontsulta daiteke programa.