Hamahiru ikuskizun izango dira Gasteizko 'Kultura Plazara!' ekimenean, uztailetik irailera

Hamahiru ikuskizun izango dira Gasteizko 'Kultura Plazara!' ekimenean, uztailetik irailera Dantza, txotxongiloak, magia, zirkua, antzerkia, musika…izango dira egitarauan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamahiru-ikuskizun-izango-dira-gasteizko-kultura-plazara-ekimenean-uztailetik-irailera/@@download/image/casco-viejo-scaled.jpg
2024/06/28
Dantza, txotxongiloak, magia, zirkua, antzerkia, musika…izango dira egitarauan.
Hamahiru ikuskizun izango dira Gasteizko 'Kultura Plazara!' ekimenean, uztailetik irailera

Kultura Plazara! kultur proposamena uztaila, abuztua eta iraileko arratsaldeetan izango da, Gaisteizko plazetan. Sarrera libreko hamahiru ikuskizun antolatu dituzte uztailaren 2tik irailaren 5era, eta askotariko ikuskizunak izango dira: dantza, txotxongiloak, magia, zirkua, antzerkia, musika...

Uztailaren 2an, Markeliñe konpainiaren Art-Ilusio antzerki ikuskizunak inauguratuko du ekimena. Santa Maria plazan izango da, 19:30ean.

Uztailan honako beste emanaldi hauek ere izango dira: Capitán Maravilla Productions konpainiaren Non CrasD’es Tro konpainiaren POI zirku ikuskizuna; Rojo Telón konpainiaren Transir, zirkua zuzeneko musikarekin; Tutik Clowns konpainiaren Txaplin, pailazoak, euskaraz; Adrián Conderen Check-out, magia eta keinu-antzerki proposamena; Eidabe konpainiaren Gora bihotzak, familientzako dantza-festa. 

Abuztuan eta irailean, berriz, M&A Swing Machine-n kontzertua, Zirkozaurre konpainiaren Ardatzak zirku emanaldia, eta Cheek to Cheek kontzertua izango dira, besteak beste.

Hemen dago jasota egitarau osoa.