Hamalau urteko mutil batek fruta eta barazkietan pestizida arrastoak detektatzeko gailua asmatu du
3M konpainiak Estatu Batuetako zientzialari gazte onenaren saria ematen du eta herrialdeko eskoletako bosgarrenetik zortzigarren mailara bitarteko gaztetxoek proiektu zientifiko batekin hartzen dute parte.
Sirish Subash gazteak irabazi du aurtengo edizioa. Hamalau urteko ikasleak fruta eta barazkian pestizida arrastoak detektatzeko metodoa asmatu du. Adimen artifizialean oinarritua dago eta Pestiscand jarrio dio izena asmakizunari. Espektrofotometria bidez funtzionatzen du, eta sistema honen bidez argia gainazalean zer modutan islatzen den neurtzen da, kasu honetan barazki eta fruituen gainazalean. Ikasketa automatikodun modelo honi esker, datuak aztertu eta pestizida arrastorik ba al dagoen ondorioztatzen du.
Finalista izendatu ondotik, Subashek tutore baten laguntza izan du proiektuaren prototipoa garatzeko. Tomate eta ziazerbarekin egindako probetan %85eko fidagarritasuna izan zuen.
Subashek Estatu Batuetako Zientzialari Gazte Onenaren saria lortu du eta baita 25.000 dolar ere. Diru hori bere ikasketetara bideratuko duela iragarri du.