Hamar euskal ekoizpen Max sarietan

30 izendapen dituzten 19 kategoriatan; zenbat lortuko dituzte?

Gaur, hilak 18, Arte Eszenikoen Max sarietan irabazle suertatu daitezke hamar euskal ekoizpen. Sariak Sevillan banatuko dituzte, eta euskal ekoizpenek 20 izendapen batu dituzte 19 kategoriatan. 

 

Hala, Kulunka txotxongilo taldearen Solitudes, Vaivén ekoizpen etzearen Treblinkara azken trena, Kukai Dantza taldearen Topa, Ertzaren Meeting Point eta K ekoizpenen En la orilla obrak dira sarituak izateko hautagaietako batzuk. Bestalde, Borja Ortiz dramaturgo bilbotarra ere izendatu dute Los Gondra antzerkiagatik; Mireia Gabilondo zuzendari gipuzkoarra aldiz, Eszena Zuzendari Onenaren sarirako hautagaia da Treblinkara azken trena lanari esker. Azkenik, Iñaki Rekarte Aktore Onenaren sarirako hautagaia da Soka antzezlanarekin. Zorte on guztiei!