Harrikada Festibala izango da Izarran, gaurtik igandera

Harrikada Festibala izango da Izarran, gaurtik igandera Musika emanaldiak, tailerrak eta perrformanceak antolatu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harrikada-festibala-izango-da-izarran-gaurtik-igandera/@@download/image/harrikada.png
2024/07/26
Musika emanaldiak, tailerrak eta perrformanceak antolatu dituzte.
Harrikada Festibala izango da Izarran, gaurtik igandera

Harrikada festibala egingo dute gaurtik igandera, Arabako Izarran, Ostuño parkean. Tekno festibal queer eta feminista da, eredu hegemonikotik at geratzen direnei protagonismoa eman nahi diena. 

Euskal Herritik, Ander Arze, Andreas Cuello, Celia Carrera, Elena Barker eta Bede Ben izango dira jaialdian, besteak beste. Nazioarteko artisten artean, aldiz, Nastia eta Adriana Lopez arituko dira. 

Musikaz gain, tailerrak eta performanceak ere izango dira Harrikada festibalean. Festa giroan komunikazio ez-bortitzez mugak nola jarri ikasiko dute. Bestetik, Shibari tailerra ere egingo dute, eta handpoke zein flash tattoo saioa. Celeste Poliesterreen performance ikusteko aukera izango da eta baita Andriginia ere.