Harry Potter sagaren euskarazko liburuak berrargitaratu ditu Elkarrek
Harry Potter sagaren liburuen euskarazko itzulpenak luzez agortuak egon ondoren, Elkarrek berrargitalpen baimenak lortu ditu eta jada kalean daude.
Hori bai, berrargitalpena profitatuz, berrikuspenak egin dituzte sagaren bi liburutan. Elkarrek, mende hasieran edizio jarraitu bikainean argitaratu zituen Harry Potterren zazpi liburuak, Iñaki Mendiguren Bereziartuak itzulita.
Edizio hauek agortuta daude eta arazoak egon dira berrargitalpenak egiteko. Azkenik, eskubideak eskuratu berri dira eta sagako lehen aleak ekainean kaleratu ziren. Berrikusketa Mailen Berasategi Catalenek egin du. Testuen orrazketa Mendigurenekin elkarlanean burutu du.
Elkarrek jakinarazi duenez, hau ez da berrinprimatze hutsa. "Itzulpena egin zenetik 25 urte pasatu direla kontuan hartuta, eta bitarte honetan euskal itzulpengintzaren mailak oso gora egin duela jakinda, testu guztien berrikuspen sakonari ekin diogu. Horretan aritu dira Iñaki Mendiguren jatorrizko lanen itzultzailea eta Maialen Berasategi Catalan, itzultzaile trebe, Harry Potterzale peto eta Berria egunkariko zuzentzailea. Emaitza, edizio berritu eta gaurkotu hau, txalogarria da zinez, lehendik ere ona zen testua bikain bihurtuz.”
Oraingoz lehenengo bi liburuak daude dendetan salgai: Harry Poter eta Sorgin-harria eta Harry Potter eta Sekretuen Ganbera.