Hasi da bideo amateurren II. On Zientzia lehiaketa

Dagoeneko martxan da Elhuyar Fundazioak eta DonostiaInternational Physics Center-ek (DIPC) antolatzen duten II. On Zientzialehiaketa. Aurkeztuko diren lanen artean bideorik hoberenak "Teknopolis"telebista-saioan proiektatuko dira.

Elhuyar Fundazioak eta DIPC-k teknologiareninguruko bideo labur eta originalen ekoizpena bultzatzeko On Zientzialehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute publiko guztiek ulertzeko modukoaurkezpenak zabaltzeko helburuarekin.

Bakarka zein taldeka parte hartzeko aukera dago eta interesatuek gai zientifiko edo teknologiko bateninguruan, euskaraz, gazteleraz edo ingelesez, bost minutu baino gutxiago irautenduen bideo laburra aurkeztu beharko dute.

Lehiaketan parte hartzeko 2012ko apirilaren25a bitartean izena emateko aukera dago, lehiaketaren web orrian eskuragarridagoen inskripzio-fitxa betez. Sari banaketa 2012ko maiatzean izango da, eta6.000 euro banatuko dira hiru bideo hoberenen artean.