Hau da koronabirusak zure gorputza erasotzen duenean gertatzen dena

Hau da koronabirusak zure gorputza erasotzen duenean gertatzen dena Momentu honetan munduan COVID-19aren 250.000 kasu positibo daude eta 10.000 hildako eragin ditu. Albisteek egunero informatzen gaituzte koronabirusak ekonomian, gizarteetan eta osasun sisteman duen eragin kaltegarria. Baina, maila mikroskopioan, birusak berak zer eragin dauka gure gorputzean? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hau-da-koronabirusak-zure-gorputza-erasotzen-duenean-gertatzen-dena/@@download/image/COVID-19-IDeaS-Blog.jpg
2020/03/24

Testua: Jaione Dagsdrømmer @hellehellei
 

Momentu honetan munduan COVID-19aren 250.000 kasu positibo daude eta 10.000 hildako eragin ditu. Albisteek egunero informatzen gaituzte koronabirusak ekonomian, gizarteetan eta osasun sisteman duen eragin kaltegarria. Baina, maila mikroskopioan, birusak berak zer eragin dauka gure gorputzean?
Hau da koronabirusak zure gorputza erasotzen duenean gertatzen dena

Honela eragiten du 125 nanometroko birus honek gure gorputzean:

Infekzioa
Guztia giza gorputzaren barruan hasten da, koronabirusa sudurreko, begiko edota ahoko mukosekin harremanetan jartzen denean. Izan ere, arnasbideetako mukosetako zelulak dira nagusiki gure barnera sartzeko birusaren bideak.

Inkubazioa
Koronabirusak zeluletan sartzea lortzen duen momentutik, hauek bere onuretarako erabiltzen ditu zelulen jaun eta jabe bihurtuz. Gure gorputzeko zelulak behartzen ditu birusaren milioika eta milioika kopia fabrikatzera material genetikoaren sintesiaren bitartez. Birus berri hauek zeluletatik ateratzen dira, hauek suntsituz eta beste zeluletara zuzentzen dira prozesua errepikatuz. 

COVID-19 birusa beraz, gai da zabaldu eta biderkatzeko arnasketa zeluletan, baita sabelekoetan ere, maila baxuago batean, gure gorputzari hainbat egunetan alarmarik bidali gabe. Inkubazio garaia bezala ezagutzen da aro hau. Horrela, kutsadura gertatu denetik sintomak sentitu ate 2-14 egun bitarte pasa daitezke. Hala ere, normalean sintomen lehen manifestazioak 4-5 egunen buruan azaltzen dira. Pertsona batzuk ez dute sekula sintomarik erakusten, hauek dira asintomatikoak bezala ezagutzen direnak.  

Fase klinikoa
Koronabirusa gorputzean zehar zabaltzeak alertan jartzen du gure sistema immunitarioa, eta zenbait mekanismo konplexurekin erantzuten duen honen zabaltzea ekiditeko. Hau da gaixotasunaren fase klinikoa. Bertan ez dira koronabirusaren ondorioak soilik azaltzen, baita birus honi aurre egiteko gure gorputza egiten ari den ahaleginak ere. Sintomak arnasketa arazoekin hasten dira.

Alabaina, COVID-19 gaixotasuna sintoma anitzekin azaldu daiteke pertsonaren arabera. Alta, eztul lehorra (pazienteen %68), sukarra (pazienteen %88) eta arnasketa arazoak (pazienteen %19) dira zeinurik nagusienak koronabirusa pairatzen ari ote zaren jakiteko. Maiztasunez azaltzen diren beste sintomak neke orokorra (%38), espektorazioa (%33), eztarriko mina (%14), buruko mina %14), muskuluetako mina (%15), hotzikarak (%11), goragalea (%5), sudur kongestioa (%5), diarrea (%4) edo odoleko espektorazioa dira. 

Horietaz gain, zenbait osasuneko profesionalek behatu dute zenbait pazientek usaimena eta dastamena galtzen dituztela zenbait egunez. Gaixotasunaren fase klinikoan askatzen dira birusaren mukosa gehienak, nahiz eta etapa asintomatikoan ere besteak kutsatu ditzakegun, baita errekuperatze fasean gaudenean ere. 

Aipatu, sukarra edo buruko mina bezalako sintomak ez dituela birusak eragiten, baizik eta gure sistema immunitarioak honen aurka borrokan ari dela sortzen diren albo-kalteak dira. Antzeko zerbait gertatzen da heriotzekin ere, heriotza ez baitu COVID-19ak sortzen, baizik eta gure sistema immunitarioak honen aurka borrokan ari dela, ematen duen erantzun immunitarioa batzuetan deskontrolatua izateak, zenbait akats eraginez gorputzean. 

Birusa biriketara iristen bada eta sistema immunitarioak erantzuten badu pneumonia birala sortzen da, eta hau da osasun profesionalen amets gaiztoa pandemia honetan. Pneumonia honek arnasketa zailtasun arinak sortzetik benetako asfixia bateraino eraman baitezake pazientea. Birusak biriketako zelulak kaltetzen ditu organoak puztuz eta arnasketa bideak itxiz.

Zorionez, gaixotasun honetan kasuen %80ak sintoma arinak ditu, askotan ohiko gripe edo hotzeri batekin nahasten direlarik. Alabaina, gaixoen %15ek sintoma larriak erakusten dituzten eta %5ek oso larriak. 

Susperraldia
Pertsonen %95ak COVID-19a gainditzen dute. Pertsona hauen sistema immunitarioak birusari aurre egin eta berau suntsitzeko gai da antigorputz zehatzak sortuz. Sintomak pixkanaka gutxituz doaz 1-2 asteren buruan, gorputza normalitatera itzultzen den bitartean. Etapa honetan, aipatu dugunez, birusaren askatzeak atzeman dira nahiz eta modu baxuagoan. 

Gaixotasuna gainditzen duten pazientean immuneak bilakatzen dira, nahiz eta ezin dezakegun zehaztu zenbat denboraz. Aukeren barruan sartzen da immunitate hau aldi baterakoa soilik izatea, hilabeteak edo urteak iraun ditzakeelarik. Detaile hau gakoa da pandemiaren etorkizunerako. Benetan immunitateak iraungitze data badu aukera baitago koronabirusa gurekin urtetan egoteko, ziklikoak izango diren epidemietan, txertoa aurkitzen den arte bereden, ezagutzen dugun mundua hankaz gora jarriz.