Hautespen naturala

Heriotz bitxiek eta, oro har, umore beltzak morboa dute, ezta? Baina horren kontura txapelketa bat antolatzea ere! Darwin Awards izeneko lehiaketak heriotz barregarrienak saritzen ditu; hilondoko sariak dira, jakina. Azken edizioan, lehenengo postua David Carradine aktoreari aitortu diote, Kill Bill (2003) filmean aritutakoa eta bikotearekin larrua jotzen ari zela autoasfixiatuta zendu zena.