Hegazkinetako kabinetan maleta eramategatik ez da ordaindu beharko

Europar Parlamentuak zehaztutako neurri barri bati esker Europar Batasuneko bidaiari guztiek eskuko maleta bat doan eramateko eskubidea izango dute.

Eurokamarako guztien adostasunez jarri da martxan neurri berria. Hemendik aurrera Europar bidaiariek kabinak maleta bat doan eramateko eskubidea izango dute eta airelineek hori bermatzen dela ziurtatu beharko dute. 

Horretaz gain, Europar Batusunean jarduten duten airelinea guztiek maleten neurri eta pisuetarako estandarte berdina erabiltzea ere eskatu da. Neurriaren arabera kabinako maleta ezinbesteko elementua da bidaiarien garraioan. Sententzia hau indarrean badago ere, oraindik eskuko maletagatik airelinea batzuk kobratzen jarraitzen dute. 

Honegatik, ebazpenak herrialdeei eskatzen die hartutako neurri hauek errespetatzen direla ziurtatzeko. Horretaz gain, hegaldiaren prezio eta ordutegiari buruzko informazioa gardena izatea ere ziurtatzea eskatzen zaie hegazkin erakundeei. Izan ere, low cost erakundeek negozio izugarria egiten dute azken momenturaino kabinako maletaren kostu gehigarria ezkutatuz. 

Neurria indarrean badago ere, airelineek exijitzen duten kostu estra ordaintzen ez duten bidaiariek isuna jasotzen jarraitzen dute eskuzko maleta bat eramateagatik. Praktika, jada ilegala, kontrolatzeko exijitu die herrialdeei Europak. Eurokamarak aho batez onartutako ebazpena Estrasburgoko Plenoan bozkatuko da urrian.