Hego Euskal Herrian 17 urtekoek, gurasoen baimenik gabe ere, abortatzeko eskubidea izango dute

Hego Euskal Herrian 17 urtekoek, gurasoen baimenik gabe ere, abortatzeko eskubidea izango dute Legeak, lehendik ere, 16 urtetik gorako emakumezkoei, lehen hamalau asteetan haurdunaldia etetea ahalbidetzen zien. Azken erreformarekin, adin txikikoei bere tutoreei baimena eskatzera behartzen zien baldintza ezabatu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hego-euskal-herrian-17-urtekoek-gurasoen-baimenik-gabe-ere-abortatzeko-eskubidea-izango-dute/@@download/image/pexels-brett-sayles-12639446.jpg
2024/06/27
Legeak, lehendik ere, 16 urtetik gorako emakumezkoei, lehen hamalau asteetan haurdunaldia etetea ahalbidetzen zien. Azken erreformarekin, adin txikikoei bere tutoreei baimena eskatzera behartzen zien baldintza ezabatu da.
Hego Euskal Herrian 17 urtekoek, gurasoen baimenik gabe ere, abortatzeko eskubidea izango dute

Argitu beharra dago, neurri berri hau Espainiako Berdintasun Ministerioak sortuta abortuaren legearen eguneraketa bat dela eta aldaketa esanguratsuak dakartzala.

Erreforma berri honekin, emakumeari amatasunaren inguruko laguntzei buruz informatzea behartzen zuen araua ezabatu da eta baita hausnarketarako hiru egunak ere.

Gainera, abortuaren osteko baja ere gehitu da, emakumean espezializatutako laguntza zerbitzua barne hartzen duena. Eskubide gehigarriak ere aipatzen ditu, hala nola 39. astean dagoen haurdun pertsonaren aurretiazko erditzearen baimena eta antisorgailu hormonalen eta hurrengo eguneko pilularen doako eskuragarritasuna.