Hego Euskal Herrian 2006an jaiotako gazteek 400 euroko Gazte Kultura Bonua eska dezakete

Hego Euskal Herrian 2006an jaiotako gazteek 400 euroko Gazte Kultura Bonua eska dezakete Kultur produktuak eta zerbitzuak kontsumitzeko erabili ahal izango dute dirua, eta irailaren 16ra arte egin daitezke eskaerak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hego-euskal-herrian-2006an-jaiotako-gazteek-400-euroko-gazte-kultura-bonua-eska-dezakete/@@download/image/gazte-kultura-bonua-sareakB.jpg
2024/06/27
Kultur produktuak eta zerbitzuak kontsumitzeko erabili ahal izango dute dirua, eta irailaren 16ra arte egin daitezke eskaerak.
Hego Euskal Herrian 2006an jaiotako gazteek 400 euroko Gazte Kultura Bonua eska dezakete

Espainiako Estatuko Kultura eta Kirol Ministerioak sustatutako Gazteentzako Kultura Bonua aurten 18 urte betetzen dituzten gazteei zuzendua dago, gazteengan kultur jardueren gozamena bultzatu nahian. 

Bonuak 400 euroko laguntza ematen du eta hiru arlo jakinetan erabil daiteke: 200 euro, antzerkian, zuzeneko musikan, zineman, museoetan, liburutegietan, eta erakusketa edo jaialdietarako sarrera eta abonamenduetan gastatzeko; 100 euro, liburu, prentsa, aldizkari, bideojoko, partitura, disko, CD, DVD edo Blu-ray erosteko; eta 100 euro, kontsumo digitalerako, hau da musika, irakurketa, audioliburu edo ikus-entzunezko plataformen harpidetza eta alokairuetarako, bideojokoen lineako harpidetzak, prentsa digitala, aldizkariak, podcast harpidetzak, liburu digitalen erosketa...

Gazteentzako Kultura Bonua eskatzeko beharrezkoa da ziurtagiri digital bat izatea edo Cl@ve autentifikazio sisteman izena ematea eskaera prozesuan. Bonua irailaren 16ra arte eskatu ahal izango da Gazteentzako Kultura Bonuaren webgunean, non datu pertsonalak eman eta alta eman beharko den. Informazioa egiaztatu ondoren, izapide administratiboa hasiko da. Behin onartuta, baieztapen mezu bat bidaliko da eta bonua aktibatuko da.

Onuradunek urtebete izango dute bonuaren dirua gastatzeko. Laguntza onartzen denean, aurreordainketa birtualeko txartela jasoko dute, eta mugikorren bidez erabili ahal izango dute. Txartel hori zenbaki bati eta hartzailearen nortasunari lotuta egongo da.