Hego Euskal Herrian indarrean da jada dendetan animaliak saltzearen debekua
Irailaren 29tik ezingo dira Hego Euskal Herriko dendetan txakurrak, katuak eta hudonak erosi. Maskota hauek erosi nahi dituenak, haztegi ofizial bezala erregistratutako tokietara jo beharko du.
Animalien Ongizatearen Legearen barruan hartu den neurri berria izan da. Helburua maskotak osasun baldintza onenetan haziak izan direla ziurtatzea da. Pasa den irailaren 29an sartu bada ere legea indarrean, urtebeteko egokitzapen denbora eskaini zaie saltokiei. Legea hautsiz gero, 50.001 eta 200.000 euro arteko isunak ezarriko dira.
Animalia baten salmenta egiten denean Konpainiako Animalien Erregistroari komunikatu beharko zaio, erosketa egin hurreneko hiru egunetan. Txakur eta katuek, gutxienez bi hilabete beteak izan beharko dituzte erosketa burutzen denean.
Legeak internet bidezko edozein animaliaren salmenta zuzena ere debekatzen du. Gainera, animalien salmenten iragarkietan hazlearen erregistro zenbakiak azaldu beharko du eta baita animaliaren identifikazio zenbakiak ere. Plataformek saltzaileak ematen dituzten datuak benetakoak direla frogatu beharko dute.