Hego Koreako gimnasio batek “emakume kultu eta dotoreak” soilik onartuko dituela iragarri du

Hego Koreako gimnasio batek “emakume kultu eta dotoreak” soilik onartuko dituela iragarri du Noski, polemika berehala sortu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hego-koreako-gimnasio-batek-201cemakume-kultu-eta-dotoreak201d-soilik-onartuko-dituela-iragarri-du/@@download/image/pexels-pixabay-416717.jpg
2024/06/21
Noski, polemika berehala sortu da.
Hego Koreako gimnasio batek “emakume kultu eta dotoreak” soilik onartuko dituela iragarri du

Hego Koreako gimnasio batek polemika piztu du, iragarki baten ostean. Honela dio iragarkiak: “Jokabide txarra duten “neskei” sarbidea debekatuko zaie”. “Neska” hitzak emakume helduak baztertzen ote dituen eztabaida piztu da herrialdean. Gainera, Incheon-eko gimnasioak, Seuletik 27 kilometrotara dagoenak, dio “emakume kultu eta dotoreek bakarrik dutela baimendua sarrera. Sarrera debekatua “ahjumma-ek”.

Ahjumma hitza, emakume helduak izendatzeko erabiltzen da, normalean 30 urtetik gorako emakume guztiak izendatzeko. “Andere” hitzaren parekoa da. Azken urteetan, ordea, hitza emakumeen jokabide desegokiak izendatzeko ere erabili da. Kartelaren aurka azaldu direnek esan dute emakumeen jokabide seinalatzea sexista dela. Izan ere, gizonezkoek modu antzekoan jokatu dezaketelako.

Gimnasioaren jabea defenditu egin da esanez establezimenduak “kalteak pairatu” dituela emakume helduen jokabide txarragatik: “Ordubete edo bi igarotzen zuten aldageletan lixiba egiten, toallak lapurtzen zituzten, xaboiak eta ile lehorgailuak”, idatzi du The Korean Herald egunkariak. “Elkarrekin eseri eta besteen gorputzak epaitzen zituzten”, ziurtatu du jabeak. “Ur beroaren txorrota ordubetez edo bi orduz irekita uzten zuten uraren faktura bikoiztuz eta emakumezko gazteagoei iruzkin sexistak egiten zizkieten esanez "erditze ona izango zutela”.

Debeku kartelarekin batera, gimnasioak ahjumma-k bestelako emakumeengandik bereizten dituen ezaugarrien zerrenda ere eskegi du: doako gauzak gustatzen zaizkie, irainak jasotzen ditu, baina ez daki zergatik, haurdun daudenentzat errerbatutako lekuetan esertzen dira garraio publikoan, kafetegietara beste bi pertsonekin joaten da, baina kafe bakarra eskatzen du eta hori besteekin partekatzen du; komun publikoetan janari soberakinak botatzen ditu; bere dirua aurrezten du, baina besteena xahutzeko arazorik ez du.

Incheon-go gimnasioa ez da emakume helduei edo haurrei sarrera debekatzeagatik kritikak jaso dituen lehen erakundea. Koreako konstituzioko 11. artikuluak dio “sexu, erlijio edo baldintza sozialengatik ez dela inor baztertuko ez bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean eta kulturalean”. 2017. urtean Koreako Giza Eskubideen Komisio Nazionalak klausula hau erabili zuen “haurrik gabeko guneak” bazterkeria zirela adierazteko. Komisioak, ordea, ez du aginpide legalik bere gomendioak betearazteko, eta beraz, erakundeek euren mugak mantendu dituzte.