Iritsi da Instagram-eko algoritmoa berrezartzeko aukera
Egin reset sekulako probatuko ez dituzun platerei eta hasi benetan interesatzen zaizuna ikusten.
Berri onak! Instagram-ek bere algoritmoari reset egiteko aukera sortu berri du. Algoritmoari esan diezaiokezu jada ez ditugula gustuko sekula dastatuko ez dituzun plateren reel-ak, ez eta “erosi nire ikastaroa” esaldiarekin amaitzen diren “aholku finantzario” horiek ere.
Funtzio berria orain dela aste batzuk kaleratu zen, nahiz eta oraindik ez dagoen erabiltzaile guztientzat eskuragarri, probak egiten ari baitira. Horregatik agian oraindik ez zaizu azalduko, baina jakin, interesa baduzu, azaltzen zaizunerako, erraz-erraza dela erabiltzea. Besterik gabe jo 'konfigurazioa' atalera eta lehenetsitako edukien atalean sakatu “iradokitako edukia berrezarri” aukera. Kito. Zerotik hasiko zara, eta orain benetan interesatzen zaizun hori erakutsiko dizu apurka-apurka. Zure feed-a, zure erabakia!
Beraz, badakizu, algoritmoak iradokitzen dizkizun gauzak jada ez bazaizkizu interesatzen, begiratu ea algoritmoa berrezartzeko aukera ba ote duzun jada, eta hala bada, sakatu eta hasi zerotik. Garbitu feed-a eta has dadila algoritmoa benetan interesatzen zaizun hori erakusten.