XII. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan!

XII. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan! Hiru, bi, bat... filmatzen! Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hemen-da-xii-gaztezulo-bideo-lehiaketa/@@download/image/BIDEO LEHIAKETA 2021_k.jpg
2021/03/25
Hiru, bi, bat... filmatzen! Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute!
XII. Gaztezulo Bideo Lehiaketa martxan!

Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!

XII. GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA!

 

LANAK ENTREGATZEKO EPEA

Bideoak apirilaren 5etik maiatzaren 21era aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu.

NOLA PARTE HARTU?

1. FORMULARIOA BETE HEMEN.
2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali web@gaztezulo.eus helbidera.
3. Ikusleen botoak eta iruzkinak maiatzaren 22rarte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo etagaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!

 

Ze baldintza bete behar dituzte lanek?

Aurkezten diren bideoek aurten erro­datuak, originalak eta argitaratu ga­beak izan behar dute. Ez da onartu­ko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.

  • Iraupena
    Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutu (kredituak barne).
  • Gaia
    Nahi duzuna konta dezakezu, muga­rik ez!
  • Objektua
    Film labur bakoitzean, EZINBESTEAN, GAZTEZULO PAPEREZKO aldizkaria, aldizkari DIGITALA edota GAZTEZULO.EUS webgunea azaldu behar dira (zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisa).
  • Hizkuntza
    Bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, karte­lak, elementu grafikoak...), honek EUSKARAZKOA behar du izan. EZ DUGU ONARTUKO baldintza hau betetzen ez duten bideorik.

 

Epaimahaia

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aur­tengoan Jon Plazaola aktorea, Ane Irazabal kazetaria eta Izaskun Arandia zinema ekoizlea izango ditugu lan hori burutzen.

 

Sariak

  • 1.go saria: bideo onenaren egi­leak 1.200 euroko saria jasoko du*.
  • 2.saria: bigarren bideo onena­ren egileak 300 euroko saria jasoko du*.

Ikusleen saria: gaztezulo.eus webgunean maiatzaren 28an 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.

 

JARRI MARTXAN! 

SARI POTOLOAK DITUZU ZAIN!

 

OINARRIAK DESKARGATU (PDF)

 

*Sari banaketa ekitaldia telematikoa ala presentziala izango den, bizi dugun pandemia egoera medio, bideoak bidaltzeko epea ixtean, gauden egoeraren arabera erabakiko da zer eta nola egingo dugun.