(H)emen her(E) elkartea sortu dute

Ikus-entzunezkoen sektorean lanean ari diren emakumeen ikusgarritasuna sustatu eta horien lan aukerak emendatzeko sortu den proiektua da (H)emen Her(e). Hasteko, kontratatzaile eta hautagaiek bat egiteko tresna izango den datu-basea osatzeari ekin diote www.hemen.me webgunean. Badakizu, ikus-entzunezkoetan lan egiten baduzu, edota horretan aritu nahiko bazenu, jo webgunera eta jarri harremanetan emakume talde bikain honekin.