Hiri askea arriskuan
Kopenhageko Christiania komunaren etorkizuna epaitegien esku dago. Gobernuak etxebizitzak eta aisialdiguneak eraiki nahi ditu inguru horretan, eta ondorioz, epaitegietara jo du biztanleak kaleratzeko. Komuna hori 1971n sortu zuten, gazte talde batek armadarenak ziren eraikin batzuk okupatu ondoren. Christianian bizi diren 800 biztanleek bat egiten dute anarkismoarekin, eta gobernuari legitimitatea ukatzen diote. Kalamuaren kontsumoa eta nudismoa, esaterako, ondo ikusita daude "herriska" horretan. Datu bitxi bat: "hiri askea" deitutako komuna hori, Danimarkan bisita gehien jasotzen duen hirugarren tokia da.