Hiru plan astebururako

Hiru plan astebururako Ez al dakizu zer egingo duzun asteburuan? Bada, hemen hiru aukera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiru-plan-astebururako/@@download/image/18952a4d-66fa-42c2-b564-cf98ebc39c48.png
2025/02/07
Ez al dakizu zer egingo duzun asteburuan? Bada, hemen hiru aukera!
Hiru plan astebururako

1. Adierazpen askatasunaren aldeko elkartasun jaialdia bihar, Lizarran
Raimundo El Canastero taldeak Beef D'Alda abestia sortu zuen joan den udan, alkatetzak Lizarrako txosnak debekatzeko egindako mugimenduen harira. Otsailaren 12an epaituko dituzte eta elkartasun jaialdia antolatu dute biharko, #beefezdaharagia lelopean, adierazpen askatasunaren alde. Eguerdian, 12:30ean, bermuta izango da gaztetxean, Vita Vrekin. Bazkaria egingo dute Sugarra gaztetxean eta 17:00etatik aurrera kalejira aldarrikatzailea izango da, Broken Brothers Brass Band-ekin. Ordubete geroago, Foruen plazan, bertsoak, txistor-jana eta jotak izango dira. Azkenik, elkartasun kontzertuan parte hartuko dute talde hauek: Moises no duerme, Olaia Inziarte, Komando Ref., J Martina, Herdoil, Dupla eta Zetak.

2. Blues gaua Zizurkilen
XXII. Blues gauaren baitako kontzertuak izango dira bihar Zizurkilen. Arratsaldeko zazpietan Noa & The Hell Drinkers arituko dira, Atxulondon. Talde donostiarrak European Blues Challenge irabazi zuen 2023an, eta nazioarteko eszenatokietan dabil; 2016an sortu zen taldea eta hiru disko kaleratu ditu. Gauean, 23:00etan, La Blues Company izango da Egarri Tabernan. Euskal Herrian grabatu duten disko berria aurkeztuko dute.

3. Birkit eta Kaskezur bihar, Donostian
Birkit eta Kaskezur taldeek azaroan kaleratutako lanak aurkeztuko dituzte Añorgako antzokian, 22:00etatik aurrera. Birkite Alonsok,m Birkit izen artistikoz, 2017an hasi zuen bere ibilbidea, eta iaz bere hirugarren lana, Erosen Heriotzak, kaleratu zuen. Kaskezur taldeak 2008an abiatu zuen proiektua eta hiru lan argitaratu ondotik, Deus izeneko lana ondu zuten iaz baztandarrek.