Hiru plan astebururako

Hiru plan astebururako Apirilaren lehen asteburuan zer egin ez badakizu, hementxe dituzu aukera batzuk. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiru-plan-astebururako-2/@@download/image/berdel eguna.jpeg
2025/04/04

Testua: Maitane Legarreta

Apirilaren lehen asteburuan zer egin ez badakizu, hementxe dituzu aukera batzuk.
Hiru plan astebururako

1. Berdel eguna, Mutrikun
XXVIII. Berdel Eguna ospatuko dute Mutrikun egun hauetan. Gaur, besteak beste, berdel pintxo-potea egingo dute, 19:00etatik aurrera, herriko taberna batzuetan. Biharko egitarau betea prestatu dute: Izan arrantzale tailerra, belaontzien arteko txapelketa, berdel pintxo dastaketa, merkatu txikia, GRABNI txapelketak, eta kontzertuak izango dira.

2. Zeidfest jaialdia, BECen
Zeidfest Gaztea jaialdiaren laugarren edizioa musikaz beteko dute. Bihar goizeko hamaiketan hasiko da eta ordu biak aldera arte egongo da irekita gunea. Crystal Fighters, Betagarri, Süne, Dupla eta Kai Nakai arituko dira, besteak beste, Emanaldi akustikoez gozatzeko aukera ere izango da eta AEKri omenaldia egingo diote. Bestetik, Ana Goitia, Albina Stardust eta Divina Comedia, Eleder magoa, Elektropottotte, eta Alaitz eta Maiderren kantuen pintxada ere izango da. 

3. Bertso saioa, Biriatun
Bertso saioaz gozatzeko aukera izango da bihar, 17:00etatik aurrera, Biriatuko elizan. Honako bertsolari hauek arituko dira kantuan:  Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Artetxe eta Alaia Martin. Aimar Karrika arituko da gai-jartzaile lanetan. Ondore, pintxo-potea egingo dute.