Hobbita eta porno izarra

Los Cronocrimenes (2007) eta Extraterrestre (2011) filmetan zientzia-fikzioari heldu ostean, Nacho Vigalondo zuzendari espainiarraren hirugarren lan luzea thriller bat izango da. Open Window izango du izenburua, ingelesez errodatuko dute eta protagonista bikote ezin bereziagoa izango du. Alde batetik, Frodo Bolson hobbita bezala ezagutzen dugun Elijah Wood, eta bestetik, pornoaren industria alde batera utzi eta Soderberghekin (The Girlfriend Experience, 2009) lan egin duen Sasha Grey.