Hondarribiko Bordari eta Satarka literatur lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute

Hondarribiko Bordari eta Satarka literatur lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute Ipuinak edo olerkiak idatzi behar dira, eta irailaren 15era arteko epea dago idazlanak bidaltzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hondarribiko-bordari-eta-satarka-literatur-lehiaketan-parte-hartzeko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/literatur lehiaketa hondarribia.png
2024/07/23
Ipuinak edo olerkiak idatzi behar dira, eta irailaren 15era arteko epea dago idazlanak bidaltzeko.
Hondarribiko Bordari eta Satarka literatur lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute

Bordari ipuin lehiaketa eta Satarka izeneko olerki lehiaketa antolatzen du Hondarribiko Udalak 1984tik. Aurtengo deialdia ere martxan jarri dute, euskararen erabilera bultzatu, idazle berriak sortu, idazteko zaletasuna eta literatur sorkuntza suspertzeko asmoz.

Lanek euskaraz idatziak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute. Ipuinak hiru orrialde izango ditu gutxienez eta hamar gehienez. Olerkiak, berriz, berrogeita hamar lerro izango ditu gutxienez eta ehun eta berrogeita hamar gehienez. Gaia librea izango da eta lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira.

Hiru sari banatuko dituzte kategoria bakoitzean. Lehenak 800 euro eta oroigarria eskuratuko ditu, eta bigarrenak eta hirugarrenak 400 euro eta oroigarria. Hondarribia saria ere izango da bertakoentzat.

Lanak bidaltzeko epea irailaren 15ean amaituko da, eta posta arruntez, telematikoki edo Biztaleen Arreta Zerbitzuaren bidez egin daiteke.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.